Elkargune bat
gara

1990ean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea, CIDEC enplegu, prestakuntza eta gizarte-garapenaren arloan hausnarketa estrategikoa egiteko eta berrikuntza eta jardunbide egokiak zabaltzeko gune irekia da, eta baterako sorkuntza eta ezagutzaren transferentzia sustatzen ditu, batez ere Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren artean.

Pertsonetan oinarritutako berrikuntza lantzen dugu

Esperimentazio-, ikerketa- eta ebaluazio-proiektuak diseinatzen eta garatzen ditugu, profesional eta erakunde lagunekin lankidetzan, pertsonak ardatz dituen eraldaketarako eta berrikuntzarako, erakundeak eta gizartea modu jasangarrian aldatzeko.

Elkarlanerako esparruak sustatzen ditugu

Euskal Herriko administrazio eta erakunde publikoentzat lan egiten dugu, bai estatuan eta baita nazioartean ere (Munduko Bankua, Garapenerako Banku Interamerikarra; Europako Gizarte Funtsa, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundea, etab.), lankidetza-hitzarmenen bidez eta/edo laguntza espezifikoen bidez.

CINTERFOR-OITeko
kideak

Laguntza teknikoak garatu ditugu Latinoamerikako eta Karibeko hainbat herrialdetan, eta lan- eta lankidetza-misioak sustatu ditugu hainbat erakunderekin. Lotura hori sendoagoa da 1993an CINTERFOR-OITeko kide gisa sartu ginenetik.

Share this Page